miércoles, 13 de mayo de 2009

AtHlEiC tXaPeLdUn

Athletic-Bartzelona, talde hauek elkarren aurka jokatzen duten seigarren finala

'Kopako erregeak' Mestallan neurtuko dira maiatzaren 13an. Bi talde hauek elkarren aurka jokatu zuten azken finala 1984an izan zen eta Athleticek irabazi zuen (1-0).

Athletic eta Bartzelona Mestallan maiatzaren 13an jokatu den finalean egongo dira. Argazkia: EFE
Atthleticek eta Bartzelonak jokatuko dute Errege Kopako finala, asteazkenean Sevilla eta Mallorca kanporatu ondoren. Finala Valentzian jokatuko da eta bi talde hauek elkarren aurka jokatuko duten seigarren finala izango da.Errege koparen historian titulu gehien dituzten taldeak dira: 24 Bartzelonak eta 23 Athleticek. Bartzelona finalera iritsi zen 1902an jokatu zen lehen Kopan, baina garaipena Vizcaya taldeak lortu zuen (2-1). Partida hura Madrileko hipodromoan jokatu zen. Bartzelonak 1910ean irabazi zuen bere lehen Kopa. Tiro de Pichon zelaian irabazi zuen (Madril) Madrileko Españolen aurka (3-2). Athleticek Kopako bigarren edizioa irabazi zuen 1903an, Madrilen Real Madrilen aurka.

Ordutik Bartzelona eta Athletic bost aldiz aritu dira elkarren aurka finalean: 1920, 1940, 1953 urteetan Bartzelonak izan zen garaile. 1932an eta 1984an. Bi talde hauek 1920an jokatu zuten lehen finala bata bestearen aurka Molinonen, eta Bartzelonak 2-0 irabazi zuen.

Hamabi urte geroago, 1932an berriro bi taldeak neurtu ziren finalean. Orduan, zuri-gorriek 1-0 irabazi zuen Chamartinen jokatu zen partida. Hamar urte beranduago (1942), Bartzelonak 4-3 irabazi zion Athletici eta final hau ere Chamartinen jokatu zen. Luzapenean erabaki zen garailea. Katalanen eta euskaldunen arteko laugarren lehian, Bartzelonak 2-1 irabazi zuen Chamartin Berrian.

Bartzelonak eta Athleticek jokatu zuten hurrengo finala ikusteko 31 urte pasa behar izan ziren. 1984an Athleticek 1-0 irabazi zion Bartzelonari Santiago Bernabeun.

1984an izan zen Athleticek eta Bartzelonak elkarren aurka jokatutako azken finala, baina aurten ere elkarren aurka arituko dira maiatzaren 13an Mestallan (Valentzia). 1985. urtetik ez zen Athletic final batera sailkatzen. Azken finala galdu egin zuen, konkretuki Atletico Madrilen aurka (2-1) Bernabeun jokatu zen finalean. Bartzelona 1998an sailkatu zen azkenekoz Errege Kopako finalera eta titulua lortu zuen Mallorcaren aurka bana berdinduta (1-1). Penaltietan atera zen garaile Bartzelona. Final hura, Mestallan jokatu zen. Kasualitatea bada ere, Mestallan jokatuko da 2008/2009 denboraldiko Errege Kopako finala.

No hay comentarios:

Publicar un comentario